fbpx

Change the Change antolatu dugu, oihartzun handiko ekitaldi aparta.

Ihobek antolatutako Change The Change, Klima aldaketari buruzko nazioarteko konferentzia, antolatu dugun ekitaldi garrantzitsuenetariko bat izan da.

IHOBEk gidatutako ekitaldi honetan erakunde inportanteenetako ordezkari askok hartu zuten parte, besteak beste: Espainiako Gobernuko buru den Pedro Sanchez Presidentea, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria, Iñigo Urkullu; Teresa Ribera Ministroa, Nicholas Stern ekonomilari britainiarra eta Ignacio Sanchez Galán Iberdrolako presidentea. Goi mailako ordezkariak.

Antolakundeak lan bikaina burutu zuen (Ekitaldiaren aplikazioa, eszenografia, catering-a, saio eta panel ezberdinak, standak eta erakustokiak, enpresa babesleak eta euren ikusgaitasuna) ekitaldia ahaztu-ezinezko bizipen hunkigarria bilakatuz.

Presidentes de España y del Gobierno Vasco en la inauguración del Change
Espainia eta Eusko jaurlaritzako presidenteak, ekitaldiaren inaugurazioan.

 

El Change, noticia del día, en primera plana
Change the Change, eguneko azala.

Hedabide guztietan izandako oihartzuna erraldoia izan da (Egunkariak, telebista, irratia, sare sozialak). Beste aldetik, biltzarkideak oso pozik agertu ziren, saio guztiak beteta.

Guri dagokigunari erreparatuta, hau da, ekitaldiaren antolakuntza, jasotako konfiantza eta aukera eskertu nahi genituzke.

IHOBEk egindako bideoak ekitaldi hau primeran laburbiltzen duenez, hementxe uzten dizuegu, gozatu!:





Bulego Nagusia

Kale Nagusia, 81.  5. Solairua 6. Dpt.
48011 Bilbo
Tel.: +34 94 402 01 10

MAPA

 

Madrilgo Bulegoa

O’Donnell, 4 - 1. Solairua 6. Dpt.

28009 Madril
Tel.: + 34 91 649 20 06

MAPA

Bartzelonako Bulegoa

Rosselló, 186 - 6. Solairua. 6. Dpt.
08008 Bartzelona
Tel.: + 34 93 782 88 96

MAPA

 

Limako Bulegoa

Mariano de los Santos, 183.O
San Isidro - Lima - Peru
Tel.: + 51 442-3166

MAPA